2018(e)ko urtarrilaren 30(a), asteartea

AUDIO PRODUKTUA

Audacity editorea erabiliz, audio jarduera bat egin beharko duzue. Horretarako, ondoko pausoak bete beharko dituzue:

  1. Ideia ondo pentsatu: zer nahi duzue egin?  iragarki bat, elkarrizketa, irratsaio laburra, sukaldatzeko errezetak, txisteak edo anekdotak kontatu... 
  2. Gidoia egin eta driven bidez nirekin partekatu.
  3. Lokuzioa grabatu (zure ahotsarekin) eta Audacityn editatu. 
  4. Musika eta soinu efektuak aukeratu eta  editatu, Audacity programa erabiliz.
  5. Audio produktua bukatuta dagoenean, SOUNDCLOUD-era igo. (Soundclouden erregistratu behar duzu eta gmail kontuan jasotako mezua onartu, zure kontua aktibatua izateko. Gero UPLOAD tekla sakatzean, daukazun MP3 artxiboa igotzeko aukera izango duzu.)
  6. Blogean mezu berri bat idatzi eta egindako lana txertatu. (Izenburua: AUDIO PRODUKTUA. Grabazioa mezuan txertatzeko, EMBDED kodea kopiatu eta zure mezuan itsatsi HTML tekla sakatuta)
  7. Ikasgelan  mezuaren esteka txertatu beharko duzue.

Behar dituzuen baliabideak hemen utziko dizkizuet:

AUDACITY (BIDEOTUTORIALA)

SOUNDCLOUD (BIDEOTUTORIALA)


AUDACITY (DESKARGA)


Animo eta ekin lanari!!!!

ANIMAZIOAK