2017(e)ko irailaren 25(a), astelehena

KALIGRAMA BAT SORTU

HELBURUA:  ikus-poema sortzea, Typedrawing izeneko programa erabiliz.

Eman beharreko PAUSOAK:


TYPEDRAWING aplikazioan sartu eta ENTER tekla sakatu.

GALLERY: egindako kaligramak ikusgai daude (biltegia)

DRAWING:

  • Poema idatzi behar duzu. 
  • Ondoren,marraz dezakezu. 
  • Gero gordetzeko SAVE eta blogean txertatzeko UPLOAD.
  • PERMANENT LINK: Behin betiko esteka lor dezakezu eta lagunei bidali edo zure blogean txertatu.

3 iruzkin:

  1. Mendian gora, burua galtzen dut maiz
    herriko kaletan sarritan galdu izan naiz.
    Nork bereizi zituen kultura, lurra sua ta ura?
    Gizakion arteko lotura, ere ez al da natura?

    Aldapan gora, pausorik pauso
    aldapan behera, auzorik auzo
    gaztainondo ta pago
    eskultura arraro,
    kaleak edo mendiak zerk galtzen gaitu gehiago?

    Berriro galduta gabiltza, hau da hau marka
    ezin da ulertu aurrean daukagun mapa.
    Euskaldun peto peto bai, baina ardi galduen pare
    nahiago det ibili halare, norabiderik gabe!

    ErantzunEzabatu

ANIMAZIOAK