2018(e)ko ekainaren 1(a), ostirala

ANIMAZIOAK

Hemen uzten dizkizuet zuen lanak. Espero dut zuen gustokoa izatea:

DBH 2 (A, B, C)

              TXAPONEN MATXINADA (Eñaut, Zinedine eta Natalia)


                                       LAPURTZEN DUT ETA HAU GERTATZEN DA (Jon, Maddi eta Mikel)



DBH 1 A, B, C, D

ISTRIPU DESATSEGINA (Josu, Julen eta June)


INFERNURAKO BIDEA (Izaro, Ibon eta Lucía)



                                          TITULUA? (Unai, Maddi Antero eta Sarai)


                                          UDARIK TXARRENA (Nagore, Oihan eta Maddi Villalba)



                                          TRIKI BROS (Ibai, Enara eta Ekaitz)




DBH 1 E, F, G

    TROL PROIEKTUA (Joana, Beñat Arteaga eta Arri)


         ESTUTXE BELDURGARRIA (Asier, Ander eta Lucía)



                                           IKURRIÑA (Julen, Nora eta Beñat Teixeira)



           TXAKURRAREN MENDEKUA (Iban, Inge eta Markel)





    MIKELEN EGUNEROKOA (Iakes, Nahia eta Xabi)





                                         MAHAIA PRESTATZEN (Xare, Unai eta Alex)






STOP-MOTION

Gure azken lana animazioa egitea izango da. Ataza oso konplexua denez, lana taldeka egingo duzue.
Eta pauso batzuk bete beharko dira bideoa bat ekoizteko.

1. Zeri buruz egingo dugu? Ideiak lantaldean partekatu (Braimstorming)
2. Gidoia idatzi (Pertsonaiak, lekua, akzioak, ostopoak...).Horretarako, fitxa hau bete beharko duzue: https://docs.google.com/document/d/1LCjHXliK6rhOTMBEC6n7H6oiwmzxYoMwq0ZSZhY2zL0/edit
3. Storyboard marraztu (gidoi bisuala egin beharko duzue, ikuspuntuak eta koadraketa kontuan hartzeko):
4. Argazkiak atera. (mobilekin)
5. Drivera igo eta taldekideekin partektu.
6. Klipak egin (MPEG streamclip programarekin)
7. Edizioa: OPENSHOT programarekin soinua, soinu efektuak, kredituak eta klipak muntatu.
8. Esportatu AVI formatura.
9. Mezua idatzi blogean eta egindako bideoa txertatu, bideoa ikonoa erabiliz. Baezpaere, eman beharreko pausoak azaltzen dizkizuet:

Blogean BIDEOA (AVI formatuan)  txertatzeko pausoak:



1. Bideo ikonoa sakatuz:

   
                                                                                           

2. Gehitu bideoa: AUKERATU BIDEO BAT KARGATZEKO eta amaitzeko HAUTATU tekla sakatu. 

(Drive-tik  edo pendrive-tik deskargatu. Defektuz, artxiboak DESKARGAK izeneko karpetan deskargatzen dira)


2018(e)ko otsailaren 14(a), asteazkena

IKUS-ENTZUNEZKO WEB ORRIA (WIX)

Azken mezu honetan erakutsi nahi dizuet tailerrerako erabiltzen ditudan baliabideak.
Asko direnez, web orri baten bidez kudeatu behar izan ditut.
Ondorengo esteka klikatuz, zenbait adibide, aplikazio edota programak eskuragai izango dituzue.
Lagungarria izango delakoan...


https://plastikaluberri.wixsite.com/ikusentzun

2018(e)ko otsailaren 5(a), astelehena

SOUNDCLOUD

Audio errepositore hau erabiltzeko, lehenbizi erregistratu beharko duzu.

Horretarako pauso batzuk bete beharko dituzue:

1.- Soundcloud programa ireki esteka honetan klikatuz: https://soundcloud.com/logout


2.- Soundcloud-en saioa hasteko, zure datuak sartu beharko dituzu: Register, Sign-in (CREA TU CUENTA).





3.- Zuen datuak ondo dauden konfirmatzeko, mezu bat zuen epostara iritsiko zaizu.
Konfirmatuta dagoenean, zuen saioa aktibatuta egongo da.






4.- Hizkuntza aldatu nahi izanez gero,  konfigurazioan /settings: language/idioma tekla sakatuz lortuko duzue.



5.- Gero, UPLOAD/SUBIR tekla sakatuz, audio artxiboa (mp3, wav, ogg...) igotzeko aukera izango duzue.


6.- Partekatzea: EMBED kodea kopiatu eta mezu berrian eta HTML tekla sakatuta, txertatuko duzue.
Adi egon: Gerta daiteke Embed kodea ez izatea, bertsio zaharra duzuelako. Horrela balitz, SHARE/COMPARTIR tekla sakatuz, urdinez azaldutako kodea kopiatu eta blogean txertatu (esteka ikonoa erabiliz)






Espero dut ondo argituta gelditu izana. Halere, zalantzarik baduzue, galdetu lasai!
Ea laister zuen ekoizpenak entzugai izaten diren....
Laister arte!!!




2018(e)ko urtarrilaren 30(a), asteartea

AUDIO PRODUKTUA

Audacity editorea erabiliz, audio jarduera bat egin beharko duzue. Horretarako, ondoko pausoak bete beharko dituzue:

  1. Ideia ondo pentsatu: zer nahi duzue egin?  iragarki bat, elkarrizketa, irratsaio laburra, sukaldatzeko errezetak, txisteak edo anekdotak kontatu... 
  2. Gidoia egin eta driven bidez nirekin partekatu.
  3. Lokuzioa grabatu (zure ahotsarekin) eta Audacityn editatu. 
  4. Musika eta soinu efektuak aukeratu eta  editatu, Audacity programa erabiliz.
  5. Audio produktua bukatuta dagoenean, SOUNDCLOUD-era igo. (Soundclouden erregistratu behar duzu eta gmail kontuan jasotako mezua onartu, zure kontua aktibatua izateko. Gero UPLOAD tekla sakatzean, daukazun MP3 artxiboa igotzeko aukera izango duzu.)
  6. Blogean mezu berri bat idatzi eta egindako lana txertatu. (Izenburua: AUDIO PRODUKTUA. Grabazioa mezuan txertatzeko, EMBDED kodea kopiatu eta zure mezuan itsatsi HTML tekla sakatuta)
  7. Ikasgelan  mezuaren esteka txertatu beharko duzue.

Behar dituzuen baliabideak hemen utziko dizkizuet:

AUDACITY (BIDEOTUTORIALA)

SOUNDCLOUD (BIDEOTUTORIALA)


AUDACITY (DESKARGA)


Animo eta ekin lanari!!!!

2017(e)ko azaroaren 15(a), asteazkena

ARGAZKIAK internetetik jeisteko

Argazkiak internetetik jeisteko pausoak:
1- Argazkia aukeratu.
2. Ikusi argazkia
3. Eskubiko botoiarekin, GORDE IRUDI HONELA.
4. Argazkia txertatzeko ordenagailuan bilatu (dekarga karpetan edo mahaigainean)
5. ABRIR eta PUBLICAR tekla sakatuz, argazkia txertatuko zaizu.

FOTOR (argazkiak editatzeko programa)

Fotor izeneko programarekin argazkiak editatzen ikasiko dugu. Hona hemen egin beharreko pausoak:
FOTOR programa ireki, bi aldiz klikatuz:   https://www.fotor.com/es/

1. INICIAR SESIÓN/ SIGN IN: email eta pasahitza sartuz. Ingelesez badaukauzu, hizkuntza  alda dezakezu (goian eskubian, sign in ondoan)

2. EDIT/ EDITAR:  ABRIR (añada una foto primero) ...... + IMPORTAR  (eskubian) bi aldiz klikatu eta aukeratu argazki bat eta ABRIR tekla sakatu.

3. Ezkerreko zutabean, botoien azalpenak agertuko zaizue. Horrela, argazkiak editatzeko aukera izango duzue (recortar, añadir efectos, añadir marcos: kontratse, argia, efektuak, testua eta pegatinak txerta daitezke)


4. Pausoren bat desegin nahi baldin badezu, goian dauden ikonoak (deshacer, rehacer) sakatu beharko dituzu.




5. Eta argazki originala errekuperatu nahi izanez gero, ORIGINAL tekla sakatu beharko duzu.

6. Eta ez ahaztu zure lana gordetzen!!! CAPTURA eta GUARDAR teklak sakatuz.

Eta baezpaere, azalpen gehiago behar badituzue, klikatu ondorengo estekatan:



ANIMAZIOAK